Ongi etorri Karmelo Ikastolara

Ikastetxe integrala, 2 urtetik 16ra bitarteko hezkuntza euskalduna eskaintzen duena, eta aukera-berdintasuna eta neska-mutilen arteko parekidetasuna oinarri dituena.

urterarteko eskaintza

ikasle Haur Hezkuntzan

ikasle Lehen Hezkuntzan

ikasle DBHn

irakasle

langile

Zergatik Karmelo Ikastola?

Euskera ardatz

Ikastola sortu zenetik, euskera proiektu honen zentruan egon da, sustapena eta erabilera bultzatzeko helburu sendoarekin. Euskara da gure hezkuntza-proiektuaren bizkarrezurra.

Euskalduntze bermatua

 Irakasle, langile zein gurasoen konpromisoari esker, ikasleen euskalduntzea bermatua du gure ikastetxeak. Historikoki euskaldunen «faktoria» izan da Karmelo, eta Bilbo mailan erreferente bat da euskalgintzan.

Euskaraz bizitzeko aukera

Gure hizkuntzaren arnasgune zaharrenetako bat dugu Ikastola, Bilbori dagokionez. Guraso askoren ama-hizkuntza da euskara, eta euskarazkoak dira hainbat eta hainbat harreman.

Hezkuntza-komunitate kohesionatua

Karmelo Ikastolako hainbat guraso eta irakasle bertako ikasle ere izan ziren. Ia hiru generazio biltzen gara, ikastolarekiko konpromisoa, elkartasuna eta militantzia mantenduz.

Euskal kulturaren sustatzaile

Euskararen Astea, Korrika, Santa Ageda eta beste hainbat ekimen sustatu izan du ikastolak, bere historia luzean zehar. Santutxuko auzoan zein Bilbon erreferente gara.

Auzoko ekimenetan eragile

Santutxuko Ihauterietan edo Gabonak aktiboki hartzen dugu parte; ikastolako hainbat guraso eta irakasle ekimen hauen sorreran ere egondakoak dira.

Non gaude?

Karmelo Santutxu auzoko ikastola da. Larreagaburu parkearen ondoan gaude, Bolueta auzotik oso hurbil.

Helbidea:
• Haur eta Lehen Hezkuntza: San Joakin 2. 48004 Bilbo (Bizkaia)
• DBH: Sagarminaga 30. 48004 Bilbo (Bizkaia)

Telefonoa: 94 428 01 28

Martxoak 8

Aurten ere Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu ikastolan.

Ikastolako ikasle guztiekin giza-kate erraldoia osatuko dugu: Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eraikinetik hasi, eta DBHko eraikineraino. Kalera aterako dugu berdintasunaren eta emakumenn eskubideen aldeko aldarrikapenak.

Iaz DBHko patioan horma-irudi bat egin zuten ikasleek: beheko botoian sakatuz, horren inguruko bideoa ikusi ahal izango duzu: